TXINATARRA

Txinatar gastronomia munduko gastronomia zaharrenetarikoa da eta mundu osoan zabalduta dago.
Txinatar gastronomiak gizartea, filosofia eta medikuntza txinatarrarekin erlazioa dau. Mota batzuk dagoz: cai (barazki prestatuak eta zerealekin bateratzen diran gauza guztiak), fan (zerealak), yin (fruta, barazkia... ura daukien janariak), yang (plater frijituak dira: okela…).
Oinarrizko osagaia arroza da. Txinako erregio askotan dagoelako, baina inportantzia handiagoa dau Txinako hegoaldean. Alderantziz, garian oinarritako janaria komunagoa da, Txinako iparraldean.
Txinatarrek animalietako parte guztiekin egiten dabez errezetak.
Tea Txinako edari kontsumituena da. Eguneroko janarietan, ez dira edariak jartzen eta jankideak bere egarria kentzen dabe zopekin eta saldekin.
Ez da esnea erabiltzen janaria prestatzeko, Txinako jente asko intolerantzia daukalako.





ZOTZAK: Txinatar gastronomian zotzak erabiltzen dira mahai-tresna bezala janari solidoak jateko. Ikusi ahal da, gero eta gitxiago erabiltzen dirala zotzak, zura gitxi geratzen dalako Txinan. Ekialdeko jatetxe publikoetan plastikozko edo banbuzko zotzak erabiltzen hari dira, ekologikoagoak diralako. Gehiengo janarietan, zati txikietan prestatzen dabe, gero, moztu barik, zotzekin hartu ahal izateko. Tradizioz, Txinatarrek ez dabe aiztoa eta sardexka erabiltzen, basatietako gauza dala pentsetan dabelako, mahai-tresna hauek borroketan erabiltzen diralako arma lez.





KOILARAK: Txinan, sopak eta saldak jateko, koilara berezi batzuk erabiltzen dabez.






No hay comentarios:

Publicar un comentario