MEXIKOARRA




Mexikoko gastronomia, bereizi egiten da, bere mota askotako plater eta errezetengaitik, baita bere elaborazio zailengaitik be. Bere zopore bereziengaitik eta sofistikatuengaitik ezaguna da.
Mexikoko gastronomiak, beste gastronomia batzuetan eragina izan dau eta era berean, beste batzuen eragina be jazo dau: espainiarra, kubarra, afrikarra, asiarra.
2010eko azaroaren 16an, mexikoko gastronomia onartua izan zan, frantziako gastronomiaren ondoan, Patrimonio Inmaterial de la Humanida, Unesco-ren bidez.




ARTOA: artoa oso inportantea da mexikoko gastronomian. Janari askotako oinarria izaten jarraitzen dau. Mexikon, artoa kontsumiduteko era printzipala tortilla egiten da, baina beste produktu askotan be asko erabiltzen da: tamaletan, atoletan eta antojitoetan. Tortilletan erabilten dan artoa, zikua eta heldua da. Baina, heldua eta freskua be kontsumiduten da.




ARROZA: arroza gura dozun momentuan jan ahal da, bai gosarirako, bai bazkarirako eta bai afarirako. Mexikon arroza kontsumitseko modurik tipikoena "arroz a la mexikana" da, arroz hau, arroz frijitua da eta gero saltsa jitomatearekin egosi egiten da. Baina era askotako arrozak dagoz: zuria, berdea, horia eta baltza. Barazkiekaz egiten dan arrozik ezagunena "arroz a la jardinera" da.




NACHOAK: mexikoko janaririk ospetsuenetarikoa da. Guakamoleagaz eta gaztagaz jaten da normalean, baina badago ezer barik be jaten dabezan personak.




GUAKAMOLEA: aztekek sortutako saltsa bat da, aguakateagaz eta uragaz egindakoa, baina ur hori aurretik beste ingrediente batzuekaz nahastuta dago.







No hay comentarios:

Publicar un comentario